Elgoibar Gipuzkoa lurraldeko
mendebaldean dago kokatuta, Bizkaiko mugan. Deba ibaiaren bokaletik
13 kmtara dago, Deba bailaran, mendiz inguraturik. Hegoaldean,
batez ere, oso malkor eta aldapatsuak dira.
Elgoibar, Eibarrekin batera, Gipuzkoako herririk jendetsuenetakoa
da. Herriaren hazkundea oso handia izan da, 1950eko urteetan
batez ere, industriaren garapenak etorkin asko erakarri baitzituen
orduan.
Populazioa, gehienbat, herriaren kaskoan eta auzuneetan bizi
da. Oso gutxi dira udalerrian zehar sakabanaturik bizi diren
familiak.